Martxan dira minbiziaren aurkako ekimenak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urr. 5a, 02:00

Larunbatean minbiziaren aurkako martxa egingo dute Aiztondon, eta aste osoan zehar, hainbat ekitaldi dago martxan. Atzo, “Etxeko txikiekin frutak eta barazkiak jaten” tailerra burutu zuten Zizurkilen:
 

Gosari eta merienda dibertigarri eta osasuntsuak sortzen erakutsi zieten bertaratutakoei. Javi Ribero sukaldaria izan zen tailerreko gidari eta bertan ziren Minbiziaren aurkako elkarteko kideak eta hainbat herritar.

Gaur, urriak 5, 'Ondo jan, ondo bizi' show cooking saioa izango da Villabonako Berdura plazan, 18:30ean. Javi Ribero sukaldariak eta Maider Sierra psikologoak gisatuko dute saioa. Izen-ematea: 943 65 21 43.

Larunbatean izango da hitzordu nagusia, Minbiziaren aurkako Aiztondoko martxa, alegia.

Urriak 7, larunbata: Minbiziaren aurkako Aiztondoko martxa:
09:30-11:00 8 urtetik gorako haurrentzako kirol ekintzak, Zizurkilgo Pello Mari Otaño eskolan.
09:30etatik aurrera, Larraul, Asteasu, Alkiza, Aduna eta Zizurkil goitik oinezko taldeak etorriko dira Zizurkilgo Joxe Arregi plazara.
11:10 Zizurkildik Villabonara kalejira, buruhandi eta musikariek lagunduta.
12:00 Zarauzko taldeari lekukoa ematea, 2018 martxa burutuko baita bertan.
12:15 Zumba eta spinning saioak, Villabonako gune ezberdinetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!