Elizpe jubilatu elkarteko kideek bazkaria antolatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urr. 13a, 02:00

Zizurkilgo Elizpe jubilatuen elkarteko zuzendaritzak jakinarazi du bazkaria antolatu duela azaroren 5erako, 80 urtez gorakoei omenaldia egiteko. Bazkaria Oianume sagardotegian izango da, eta honako menu hau izango dute:

  • Urdaiazpikoa eta foie
  • Idi-isatsaren saskia
  • Otarrainxkak (3 ale)
  • Zapoa parrilan
  • Azpizuna goarnizioarekin
  • Tarta eta izozkia
  • Edariak, ogia, kafea eta cava

Menuaren prezioa 40 eurokoa izango da bazkide ez direnentzat, eta 30 eurokoa bazkideentzat, 10 euro jubilatu elkarteak jarriko baititu.

Izena emateko epea irekita egongo da urriaren 28ra arte, Elizpe jubilatu elkartean bertan.

Horrez gain, urriaren 21ean Getariako Balenciaga museora antolatu duten irteerara joateko, oraindik lekua badagoela gogorarazi dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!