Umore bizi-bizia, Xoxokako herri antzerkian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urr. 5a, 02:00

Umorezko herri antzerkia antolatu zuten herriko gazteek astearte gauean, Xoxokako jaien baitan.

[Argazkiak]

[Bideoa]

Xoxokako auzotarren zerbitzura jarritako mediku kontsultaren jiran antolatu zen herria antzerkia, aurtengoan.

Horretarako, Medikuntza alternatibo eta naturalean aditua den Batzaman pertsonajea gonbidatu zuten Xoxokara. Honek bi laguntzaile ekarri zituen berarekin, sukaldean belarrekin eta baserriko produktuekin egindako erremedio eta sendabelarra prestatzeko.  

Era guztietako gaixoak pasa ziren Batzamanen kontsultatik: lo eskaxekoa eta hitz totela den senarra eta bere emaztea, bazkari eder baten ondoren tripako minez ziren bi auzokide, parrandaren ostean buruko minez ziren gaupasa zale gazteak, urtetan aurrera joan arren artikulazioetatik primeran dabiltzan Manoli, Pakita eta Bittori…

Umorea nagusi izan zen herri antzerkian, eta barre galantak egin zituzten gaueko 23:00etan Xoxokara hurbildu ziren ikusleek.

Benetan azpimarratzekoa eta baloratzekoa da, auzoko gazteek, antzerkilariak rez zian arren, urtez urte egiten duten ahalegina eta erakusten duten balentria eta artea herri antzerki ikusgarri eta dibertigarria eskaintzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!