Aiurri aldizkariaren 502. zenbakia, harpidedunen etxeetara iristear

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urr. 4a, 02:00

Inprentan da Aiurri aldizkariaren 502 zenbakia. Bihar, osteguna, eta etzi artean banatuko da harpidedunen etxeetara. Besteak beste, Kataluniako erreferendumaren gaia edota Bertsolari Txapelketa Nagusian, iguarandar lehengusu amasarrek, Beñatek eta Oihanak, Seguran nahiz Leitzan egindako saioen kronikak biltzen ditu. Noski, ohi denez, baita Beterri-Aiztondo bailarako herriz herriko gaiak ere. Gai-zerrenda osorik, jarraian:

Aurkibidea

3 IRITZIA

Ander Leon

4-5 ERREPORTAJEA

Iguarandar lehengusuak, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian

6-7 ANDOAIN

Beterri-Aiztondoko herritarrak Katalunian, erreferendum egunean

8-9 ANDOAIN

Katramila antzerki taldea, ikasturte berriari begira

10-11 AMASA-VILLABONA

. Javi Ribero eta Eneko Amondarain, Hambre antzezlaneko sukaldariak

. Uhinak: Musika, ahotsa eta dantza uztartzen dituen emanaldia

12-13 ESKUALDEA

. Mariana Rosca eta Stevan Mostata artisauak

. Booktrailer lehiaketa antolatu dute Plazida Otañoko liburuzainek

14-15 ASTEASU

Andezarrateko Haize Onak taberna, auzotarren bilgune

16-17 ADUNA

Geldialdi bakoitzean, Beñat Igerabideren azken lana

18-19 HAMABOSTEAN BEHIN

20 ZORION-AGURRAK

21 AGENDA

22 AZKENA

Iraganeko arrastoak, Andoaingo Toki-Eder etxean

---------------------------------------------------------------------------------------------------

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.
Zizurkil: Ogi-zuri okindegia.
Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, KLIK BAKARRERA.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!