Minbiziaren aurka antolatutako hitzorduak, larunbatera arte

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urr. 5a, 02:00

Minbiziaren aurkako elkarteak eta Aiztondoko Udalek abian jarritako ekimenak abian dira irailaren amaieraz geroztik, haurrei nahiz helduei zuzenduta:

Aiztondoko martxaren aurkezpena

 

Gaur etxeko txikienei zuzendutako tailerra eskainiko da Zizurkilen. Bihar helduentzako tailerra Villabonan eta larunbatean izango da egun handia, minbiziaren aurkako Aiztondoko martxa burutuko baita.

Urriak 4, asteazkena: 'Etxeko txikiekin fruta eta barazkiak jaten' tailerra. Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegiko ikasgelan, 18:30ean. Guraso eta haurrei zuzenduriko tailerra. Gosari eta merienda dibertigarri eta osaungarriak sortzen.

Urriak 5, osteguna: 'Ondo jan, ondo bizi' show cookinga. Villabonako Berdura plazan, 18:30ean. Javi Ribero sukaldariaren eta Maider Sierra psikologoaren eskutik. Izen-ematea: 943 65 21 43.

Urriak 7, larunbata: Minbiziaren aurkako Aiztondoko martxa:
09:30-11:00 8 urtetik gorako haurrentzako kirol ekintzak, Zizurkilgo Pello Mari Otaño eskolan.
09:30etatik aurrera, Larraul, Asteasu, Alkiza, Aduna eta Zizurkil goitik oinezko taldeak etorriko dira Zizurkilgo Joxe Arregi plazara.
11:10 Zizurkildik Villabonara kalejira, buruhandi eta musikariek lagunduta.
12:00 Zarauzko taldeari lekukoa ematea, 2018 martxa burutuko baita bertan.
12:15 Zumba eta spinning saioak, Villabonako gune ezberdinetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!