Nafarroa Oinez festara, Lesakara joateko autobusak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urriaren 4a

Urriaren 15ean, Nafarroa Oinez ospatuko da Lesakan, Tantirumairu ikastolaren alde. Galtzaundi Euskara Taldeak Tolosaldetik autobusak antolatu ditu bertara joateko. Izen-ematea irekita dago urriaren 11 bitarte eta autobusean joateak 10 euroko prezioa du (atarikide direnentzat 8 euro):

Izena emateko lekuak  hauek dira Aiztondo bailaran:

  • VILLABONA: Zubimusu ikastolan (Zentroan).
  • ZIZURKIL: Ernio bidea 9ko udal bulegoetan.

Autobusak 09:00etatik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:30ean izango da, Lesakan. Hauek dira autobusen irteera puntuak eta ordutegiak herriz herri:

  • VILLABONA: 09:40 Kiroldegian
  • ZIZURKIL: 09:50 Oria paper-fabrikako geltokian
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!