Otaño ikastetxeari aipamen berezia, III. Matia zaleak ekitaldian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urr. 2a, 02:00

Irailaren 28an, Matia Fundazioak, Orona enpresak Hernanin duen egoitzan, III. Matia zaleak ekitaldia ospatu zen. Aurten, Pedro Maria Otaño ikastetxe publikoak aipamen berezia jaso zuen urteetan zehar Zizurkilgo Fraisoro egoitzarekin izan duen harremana eskertzeko:

Pedro Mari Otaño ikastetxeko kideek adierazi dutenez, "ikastetxeak harreman hori oso garrantzitsutzat jotzen du ikasleen hezkuntza integralari begira eta urtetan zehar horrela jarraitzeko asmoa du. Mila esker Fraisoroko aiton-amonei eta hezitzaileei gurekin lan egiteagatik eta jarrai dezagun guztion arteko elkarbizitza osasuntsu hau sendotzen".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!