Ongi etorri Nekane manifestazioa Zurichen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Joan zen larunbatean, irailak 30, Ongi etorri Nekane manifestazio eta omenaldia burutu ziren Munichen. Nekane Txapartegik, herritar ugarirekin batera hartu zuen parte:

Irailaren 30eko manifestazioa Nekaneren askatasuna eskatzeko deituta zegoen aspaldian. Irailaren 15ean, ordea, aske geratu zen asteasuarra eta bertan parte hartzeko aukera izan zuen, jaioterritik nahiz eskualdetik gerturatutako senitarteko eta herritarrekin nahiz Suitzako lagunekin batera. Omenaldi goxoa eskaini zioten guztiek.

Momentuz, bere egoera normalizatu bitartean behintzat, ez da Euskal Herrira itzuliko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!