Moda eta euskara zikloa Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urr. 2a, 02:00

Andoaingo Udalak modari eskainiko dio astea, zazpi egunez ekitaldi ugari antolatuz. Ekimen berrian bidelagun izan dituzte moda ogibide duten andoaindarrak. Besteak beste, Irati Guarretxena eta Fanny Alonso diseinatzailea edota Maddalen Marzol lurrinetan aditua. Eta haiekin batera, nola ez, Andoaingo merkatariak.

Egitaraua:

Astelehenean hasi eta igandera bitarte tailerrak, mahai-inguruak eta kultur jarduera ezberdinak iragarri dituzte, eta baita merkataritza sustatzeko Gau Zuria delakoa ere . Urriko lehen larunbatean Juanita Alkain plazan eta hainbat dendatan ordutegia gauerdira arte zabalduko dute.
Zikloaren helburuari erreparatuta, modaz askotxo hitz egingo da egunotan. Eta, gainera, euskaraz.

EGITARAUA

Urriak 2, astelehena

  • 18:00 Sorgunea, lantegia Basteron: Fanny Alonso eta Pili Jimenez diseinatzaileak.
  • 19:00 Hitzaldia Basteron: “Janzten zaren bezalakoa ote zara?” Aurkezlea: Urtzi Azpiroz diseinatzailea. Hizlaria, Alazne Izagirre psikologoa.

Urriak 3, asteartea

  • 18:00 Sorgunea lantegia: Devore teknikaren bidez, zapia atontzeko aukera. Gidaria: Irati Guarretxena. Izena-ematea Atarian. Azken eguna: Irailak 29.

Urriak 4, asteazkena

  • 18:00 Sorgunea, lantegia Basteron: Fanny Alonso eta Pili Jimenez diseinatzaileak.
  • 19:00 Solasaldia Basteron: “Modaren ikuspegiak eta komunikazioa”.  Aurkezlea: Urtzi Azpiroz. Hizlariak: Maddalen Aduriz irakaslea, Mikel Aramendi modeloa eta Maider Gorostegi kazetaria.

Urriak 5, osteguna

  • 18:00 Sorgunea lantegia Basteron: Zapia atontzeko aukera, bigarren zatia. Gidaria: Irati Guarretxena.
  • Urriak 6, ostirala
  • 17:00 Dokumentala Basteron: The true cost/benetako kostuak.
  • 19:00 Solasaldia Basteron: “Josi eta atondu”.  Aurkezlea, Urtzi Azpiroz. Hizlariak: Igor Uria Cristobal Balenciaga museoko kidea, Irati Guarretxena diseinatzailea eta Maddalen Marzol lurrinetan aditua.

Urriak 7, larunbata

  • 11:00 Mahai-ingurua: “Moda astintzen”. Moderatzailea: Maider Gorostegi. Hizlariak: Igor Uria Cristobal Balenciaga museoko kidea, Jokin Aierregarai komunikatzailea eta Urtzi Azpiroz diseinatzailea.
  • 13:00 Kale antzerkia Bastero eta Santa Kruz bitartean: Femmes.
  • 17:00 Denda eta postuen irekiera, Gau Txuriaren hasiera. 
  • Kale animazioa Santa Kruz zubian, Basteron eta Juanita Alkain plazan.
  • 19:00 Modeus pintxo lehiaketako sari banaketa Juanita Alkain plazan.
  • 22:00 Mikel Urdangarin eta Esti Sistiagaren kontzertua Juanita Alkain plazan.
  • 00:00 Gau txuriaren bukaera dendetan eta karpan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!