“Galdeketa fest” Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ira. 30a, 02:00

Andoain Esan taldeak azaroaren 5erako antolatu duen herri kontsultaren galdera aurkeztuko du, igande eguerdian.

Musikaz, janaz eta edanaz lagunduta, herri galdeketako galdera aurkeztuko dute igandean. Jendaurreko ekitaldia 12:00etan hasiko da Espigoian, eta antolatzaileek galderaren aurkezpena giro alaitsuan egin nahi dutela iragarri dute. “Andoain esan” taldeak datorren azaroaren 5ean erabakitze eskubideari loturiko herri galdeketa antolatuko du, Bizkaiko hainbat herrietan bezala.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!