Goikoplazan auzoz auzoko azken bilera egin zen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ira. 29a, 02:00

Andoaingo Udal ordezkariek herritarrekin Goikoplazan egin zuten azkeneko bilera asteazkenean, auzoz auzo kanpainaren baitan. Honetaz aurrera, herritarrek bileraz bilera egindako eskaera guztiak aztertu eta horiei erantzuna emateko konpromisua hartu zuten Udal ordezkariek.

Hona bileran parte hartu zuten zenbait herritarrek egin zituzten eskaera eta proposamen batzuk:

- Doktor Huizi kaleko lehenbiziko etxebizitzetan, irisgarritasun arazoak daude.

- Herritar ugarik gaizki eta gutxi birziklatzen dute (edukiontzi marroiari dagokionez batik bat), eta egoera hobetzeko neurriak hartuko beharko lirateke.

- Zakur kakak.

- Nafarroa Plaza eta anbulategiaren arteko aparkalekua, txukuntzea.

- Agustin Leitza kaleko eta Goikoplazako zuhaitzek iluntasun gehiegi ematen dute.

- Extremadura kaleko parkeak mantenu hobe baten premia dauka.

- Leitzarango bailararen eta Plazaolako trenbidearen sustapen turistikoaren batera, bisitariei ostatu emateko lekuak bultzatu beharko lirateke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!