Sanmielak 2017

Eñaut Egaña eta Eider Garcia, Alkate Txikiak Sanmieletan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ira. 30a, 02:00

Eñaut Egaña eta Eider Garcia gaztetxoak Alkate Txiki izendatu zituzten Udaletxean atzo eguardian egin zen ekitaldian.

[Argazkiak]

[Bideoa]

Udal batzar aretoan, Egape dantza taldeko Kimetz Cabanillasek eta Nora Agirrek Belaun-txingoa izeneko dantza eskaini zieten, Danbolin Txistulari Bandaren soinupean. Eta ondoren, Udal korporazioaren izenean, David Rosco zinegotziak, alkatearen aginte-makilaren sinbologia berbera duen zumitzezko uztai bana eman zien Alkate Txikiei.

Bikoteak, bertan ziren Mielarekin, udal ordezkari politikoekin, familiarrrekin eta lagunekin argazkiak atera zituen ekitaldiaren amaieran.

Atzokoa Haurraren Eguna izan zen, eta bikoteak egunean zehar eutsi zion Urnietako Alkate Txikia izateko ohoreari; Eñautek zein Eiderrek halaxe azaldu behar izan zuten zenbait ekitaldietan, protokoloak agintzen duen legez.

Ilunabarrean, 20:00etan boterea uzteko ekitaldia egin zen udaletxean bertan.

[Argazkiak ]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!