Andoaingo ondarea ezagutzeko irteera, datorren urriaren 8an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ira. 29a, 02:00

Andoaingo Udalak, Larramendi Kultur Bazkunaren laguntzaz, bisita gidatua antolatuko du datorren urriaren 8an Gipuzkoako Diputazioak Ondarearen Europako Jardunaldien baitan. Baserri giroko paisaiatik hirigintza berrira emandako urratsak aztergai izango dira.

Ibilbidea: 

Ibilbidea goizeko 9,30etan abiatuko da Buruntzako San Martin aztarnategitik, Serorategi eta Elizaldi Txiki etxeen ondoan dagoena; Gaztañaga sagardotegia baino zertxobait goraxeago, eta Santa Krutzen amaituko da.

Ibilbidean adieraziko diren puntuak :

  1. Andoaingo elizaren aztarnategia.
  2. Goikoplaza eta Udaletxearen sorrera.
  3. Kale Nagusiko Enekorena etxeak
  4. Leizaur edo Jauregi eta Santakrutz.

Geldiunetan, Larramendi Bazkuneko bazkide bolondresak izango dira adierazpenak emango dituztenak.

Jardunaldian parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa da. Izena, Bastero Kulturgunean eman behar da, bertaratuaz edo telefonoz eta euskarazko edo gaztelerazko taldean parte hartu nahi den adierazi behar da.

Behar duten pertsonentzat autobus zerbitzua jarriko da Goikoplazatik aztarnategira eta bertatik Goikoplazara. Gainontzeko ibilbidea oinez egingo da bukaera arte.

Izena emateko epea urriaren 5ean, osteguna, amaitzen da.

Eguraldiaren aurrikuspenak onak dira eta ibilbidea asfaltatuta dagoen arren, oinetako erosoa ematea gomendatzen da, luzea delako.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!