Kataluniari elkartasuna erakusteko deialdiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ira. 28a, 02:00

Kataluniari elkartasuna adierazteko, datorren larunbatean, irailak 30, Bilbon deitu den manifestaziora joateko autobusa antolatu dute Villabonatik eta biharamunean, Amasa-Villabonako Gure Esku Dago ekimenak, kontzentrazioa Berdura plazan:

Larunbateko manifestazio deialdia EH Bildu, EAJ-PNV eta Elkarrekin Podemos alderdiek, ELA eta LAB sindikatuek eta ANC Euskal Herria elkateak babesten dute, besteak beste.

Irailaren 30ean, larunbatean, arratsaldeko 15:30ean, autobusa aterako da Bilborantz Villabonatik. izena-emateko: Amasa kafetegia, erreka, Iru Aldeta eta Iratzar tabernetan zerrendak jarri dituzte.

Biharamunean, berriz, urriaren 1ean, erreferendumaren egunean, Villabonako Berdura plazan kontzentrazioa deitu du Amasa-Villabonako Gure Esku Dago ekimenak 12:30ean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!