Buruntzaldeko ibilbideen eguna, datorren urriaren 8an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ira. 27a, 02:00

Hamargarren ediziora heldu da Buruntzaldeko Ibilbideen Eguna. Datorrena, urriaren 8an ospatuko da, igande goizez. Beste behin, oinez edo bizikletaz, Buruntzaldeak dituen txoko ederrez gozatzeko aukera izango da. Aurkezpena egin dute, Urnietan.

Eskualdeko udalek, tartean Usurbilgoak, antolaturiko hitzordua asteazken eguerdi honetan aurkeztu dute Urnietako udaletxeko udalbatza aretoan. “Edozein publiko motarentzat egokia den kirola egiteko eta Buruntzaldea eskualdeko eta bere landa-ingurune naturala ezagutzeko aukera dugu”, antolatzaileen esanetan. 

Zenbait berrikuntza iragarri dituzte edizio borobil honetarako. Batetik, ohi baino ordu erdi lehenago abiatuko dela ekimena, goizeko 08:30etan, eta egitasmo honetan parte hartzen duten lau udalerriak (Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil)  lotuko dituen ibilbidea osatu ahalko dela, goizeko 08:00etan Andoaindik abiatuta, bertako Euskalduna Mendigoizale Taldearen eskutik.

Gainerakoan, aurreko edizioen ildotik, “bidezidor eta bide ezberdinak ditugu, landako paisaiatik barrena paseoez gozatzeko, belardiak eta basoak zeharkatuz eta baserri, baseliza, karobi eta, natura nahiz kultura aldetik, interesgarriak diren beste leku batzuetara hurbilduz”.

Ibilbide egunaren amaieran, itzultzeko autobus zerbitzua antolatu dute eguerdi parterako. Ibilbidea abiatzerako orduan gerturatu kontrol guneetara eta txartel bat jasoko duzue zigilu batekin. Txartel hau ezinbestekoa izango duzue gero autobus zerbitzua erabiltzeko. Kontrol guneetan jasoko dituzue argibide gehiago. Hemendik gertuen, Santueneko zubi ondoan eta Aginagako Mapil inguruan. Honatx xehetasunak:

BURUNTZALDEKO IBILBIDEEN 10. EGUNA
Eguna: urriak 8, igandea.
Ordutegia:
 08:30-14:00.
Tokia: Buruntzaldea.
Zehaztasunak: “Buruntzaldeko Ibilbideen Egunean Buruntzaldea eskualdea eta bere landa-ingurune naturala ezagutzeko aukera dugu. Bukaeran autobus zerbitzua izango da norbera abiatu den herrira itzultzeko”.

Ibilbideak:
-4 herrietako itzulia: Andoaingo Euskalduna Mendigoizale taldearen eskutik, Andoaindik lau herrien itzulia egiteko 8:00etan.
-Andoain-Lasarte-Oria: ibilbide urdina eta urre zaharra; 7,9 kilometro; oinez egitekoa, mendiko oinetakoak beharrezkoak. Ibilbidea osatzeko bi aukera: Buruntza mendiko gailurra eginez San Roke ermitatik barrena edo Buruntza mendia gerritik inguratuz.
-Andoain-Urnieta: ibilbide urdina eta berdea; 4,8 kilometro; oinez edo bizikletaz egitekoa, kirol oinetakoak beharrezkoak.
-Andoain-Usurbil: urdina eta laranja; 14,9 kilometro; oinezkoentzat gomendagarria, mendiko oinetakoak beharrezkoak.
-Lasarte-Oria-Urnieta: ibilbide urre zaharra eta berdea; 3,9 kilometro; oinez edo bizikletaz egitekoa, kirol oinetakoak beharrezkoak.
-Lasarte-Oria-Usurbil-Aginaga (Santuenetik barrena, Mapileraino): urre zaharra eta laranja; 9 kilometro; oinez edo bizikletaz egitekoa, kirol oinetakoak beharrezkoak.
Oharra: partaide batek bi ibilbide eginez gero, oroigarri moduan pontxo bat jasoko du pari.  Andoain-Usurbil eta Andoain-Lasarte-Oria ibilbide osatzen diutztenek baita.

Kontrol guneak eta anoa (argibideak emateko eta mokaduak eta fruta eta ura banatzeko):
-Usurbilen: Santueneko auzoko Zorrotzeko zubiaren parean eta Aginagan, Mapil inguruan.
-Andoainen: udaletxe azpian.
-Lasarte-Orian: San Pedro elizaren ondoko plazan.
-Urnietan: udaletxe azpian.

Autobus zerbitzua:
Aginaga, Ezpaldiko gasolindegia: 12:00, 13:00, 14:00.
Usurbil, San Inazioko biribilgunea: 12:07, 13:07, 14:07.
Lasarte-Oria, Dorretxeko biribilgunea: 12:15, 13:15, 14:15.
Andoain, Goiko plazaren atzealdea: 12:30, 13:30, 14:30.
Urnieta, Kioskoko geltokia: 12:40, 13:40, 14:40 (bukaera).
Oharra: partaide bakoitzak abiatzerakoan txartela jasoko du abiatzen den lekuko zigiluarekin. Amaieran nor bere herrira itzulitzeko autobus zerbitzua baliatu ahalko da, baina ezinbestean aipatu txartela erakutsi beharko da.

Informazio gehiago: buruntzaldea.eus 
Antolatzaileak: Buruntzaldeko Udalak (Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil).
Laguntzaileak: Andatza M.K.T., Euskalduna Mendigoizale Taldea, Ostadar S.K.T.-ko Mendiko Saila, Super Amara, Eusko Jaurlaritza.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!