Caritas elkartearen deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko irailaren 26a

Andoaingo Caritas elkarteak boluntarioak behar ditu hainbat zereginetan elkarteari laguntzeko, hasita dagoen ikasturteari begira. 

Besteak beste, Ama Kandidako biltegian antolaketa lanetan aritzeko, edota 6-13 urte bitarteko haurrei eskolak emateko. Caritaseko kideekin harremanetan jartzeko, Zumea kalea 3. zenbakiko harrera bulegora jo behar da. Astelehen, astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara. 688 825 445.
caritasandoain@yahoo.com.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!