Dantzariei egundoko ahalegina eskatu zien emanaldi osoak, dantzaldi bakoitzeko azkar-azkar janzkeran, estiloz, erritmoaz eta beste hainbat aspektuetan aldatzera behar baitzien. Zailtasunak zailtasun, nabarmen geratu zen plazerra sentitzen aritu zirela dantzariak oholtza gainean, eta sentipen hori publikoari transmititzen jakin zuten.
Dantza taldearen bere 10. urteurrena ospatzeko emanaldia izan zen, eta dantzari batzuek jendaurreko emanaldiei agur esateko.