Eguraldia lagun, jendetza handia hurbildu zen atzo Asteasuko azokara. Goizean goizetik nabaritu zen mugimendua, eta eguerdian, azoka gunea jendez beteta ageri zen. Giro ederrean igaro zen goiza eta, arratsaldean, erromeri polita egin zuten. Juan Tapiaren ikasleek zabaldu zuten dantzaldia eta Ttipika taldeko kideek hartu zieten lekukoa.