Sanmielak 2017

Sanmielen atarikoak, asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ira. 22a, 02:00

Kulturari eta aisialdiari lotuta, ekitaldiz beterik dator asteburua. Ezin ahaztu igande honetan ere Extremadurako produktuez eta folkloreaz gozatzeko aukera izango dela san juan plazan.

Asteburuko hitzorduak:

SUPER H FESTA
IRAILAK 23, LARUNBATA. 16:30. SAN JUAN PLAZA

Super H elkarteak, aurreko bi urteetan egin bezala, txikienentzako mendi lasterketa ikusgarria antolatuko du plazan. Oztopo eta aldapatxoz osatuta, lasterka eginez gozatzeko modukoa. Egitaraua ekitaldi gehiagorekin osatuko dute.

BERTSO AFARIA
IRAILAK 23, LARUNBATA. 20:30. OIANUME

Urteak dira jaien atarian bertso afaria antolatzen dela Urnietan. Aurtengoan kantuan ariko direnak Eli Pagola eta Igor Elortza bertsolariak izango dira. Azken unean dabilenarentzat, txartelak Oianumen bertan eskura daitezke.

PLAZARA PLAZEREZ
IRAILAK 23, LARUNBATA. 18:30. SAROBE

Egape dantza taldeak, ekainean, arrakasta handiarekin, Plazido Muxikan eskaini zuen ikuskizuna, Saroben eskainiko du berriro, larunbat honetan. 

PINTURA LEHIAKETA
IRAILAK 24, IGANDEA. 09:00-10:00. LEKAIO

Azken urteetan egin bezala, lehiaketa egunean bertan erabakiko da. Goizetik lehiakideek koadro bana margotuko dute. Saridunen berri 19:00etan emango dute.

PLATER TIRAKERA
IRAILAK 24, IGANDEA. 09:00. ARKALE

Santa Kruz elkarteak parte hartzeko deialdia egin du. Parte hartzaileen artean sari ugari banatuko dute, gainera. Compack Sporting saioa Oiartzunen izango da.

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!