Kalegiroan ekimena Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ira. 22a, 02:00

Andoaingo kaleak musikaz, dantzaz eta antzezpenez beteko dira hurrengo asteburuetan. Larunbat honetan abiatuko da zikloa kale antzerkiarekin eta dantza bertikalarekin.

Egitaraua:

Ikuskizun hauek, hain zuzen, asteburu honetan hasiko dira, irailaren 23an, larunbatean. Bi emanaldi eskainiko dira:

  • 19:00etan, Zumea plazan, A CAL Y CANTO. Trapu Zaharra (antzerkia)
  • 22:00etan, Goikoplazako frontoian, ENTRE CUATRO TIEMPOS. La Glo Circo (dantza bertikala).

Hurrengo emanaldiak irailaren 30ean izango dira: 

  • 18:30etan, Goikoplazan MULÏER. Maduixa Teatre (antzerkia). MAX saria kale ikuskizun onenari.
  • 19:30etan, Goikoplazan, TRIPLETES. Les P’tits Bras (zirkoa).

Emanaldietan azkena urriaren 7an izango da, MODAN DA EUSKARA egitasmoaren egitarauaren baitan: 

  • 12:30etan, Basteroko plazan hasi eta Zumea plazaraino, FEMMES. Hortzmuga (antzerkia).
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!