Aiurri aldizkariaren 501. zenbakia, labetik atera berri

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ira. 21a, 02:00

Gaur eta bihar artean banatuko da Aiurri aldizkariaren 501 zenbakia. Besteak beste, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia, Andoaingo 'Modan da Euskara' ekimena, Andoainen epe laburrean jarriko duten kamioientzako bidesari sistema berria edota Villabonan sortu duten Sualma egurrezko jostailuen proiektua ditu mintzagai. Elkarrizketen artean, Batis Kortajarena zizurkildarrak hartu du hitza, joan zen irailaren 16an omenaldi beroa jaso ostean. Gai-zerrenda osorik:

3 IRITZIA
Ariane Kamio
4-5 ERREPORTAJEA
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia hastera doa
6-7 ANDOAIN
Kamioientzako bidesari sistema berriko arkua
8-9 ANDOAIN
Euskara eta moda, eskutik lotuta
10-11 AMASA-VILLABONA
Sualma, arimaz betetako egurrezko jostailuak
12-13 ESKUALDEA
Batis Kortajarena, pultsularien iparrorratza
14-15 ZIZURKIL
. Ander Otaño, Zizurkilgo festez eta gaztediaz
. Zizurkilgo festak, irudi bidez
16-17 ASTEASU
Azoka egunean, erromeria
18-19 HAMABOSTEAN BEHIN
20 ZORION-AGURRAK
21 AGENDA
22 AZKENA
Eskulanak, Garbiñe Ubedaren eskutik

---------------------------------------------------------------------------------------------------

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.
Zizurkil: Ogi-zuri okindegia.
Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, KLIK BAKARRERA.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!