Pirinioetan barrena Aizkardirekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ira. 20a, 02:00

Joan zen asteburuan, Gavarni ingurura (Pirinioak) irteera antolatu zuten Aizkardi mendi elkarteko kideek. Larunbatean Tapouko gailurra igo ondoren (3145m), Ouletteko aterpean gelditu ziren gaua pasatzen. Igandean, euren asmoa  Casco de Marbore (3006m) mendira igotzea bazen ere, gaueko elurra eta izotza medio, bidea arriskutsuegia zegoenez, beste ibilaldi bat egin zuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!