Batis Kortajarenari omenaldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ira. 18a, 02:00

Larunbatekoa oso egun berezia izan zen Batis Kortajarena zizurkildarrarentzat. Urtetan zehar egindako lan eskerga eskertuz, omenaldia eskaini zioten Zizurkilen. Danok Danena taldeko zein hainbat herri kirolariren prestatzaile lanetan ari da egun Batis Kortajarena:

Argazkiak

Gipuzkoako Halterofilia Federazioko kideak, Danok Danena taldeko pultsulari eta pultsulari ohiak, Batisek sortutako Beraun taldeko kideak, herri kirolariak, Zizurkil eta Amasa-Villabonako udal ordezkariak..., hainbat eta hainbat pertsona hurbildu zen Batise Kortajarenaren omenez egindako ekitaldira. Hunkituta agertu zen zizurkildarra. Lagun zaharrak besarkatu eta gozatzeko aukera izan zuen eta malko artean, hunkituta, amaitu zuen goiza. Kirol ikuskizunaren baitan, Jon Kepa Kortajarena, Batisen semeak, bere mailako Euskadiko errekorra hautsi zuen 58 kilo jasota.

Urtetan zehar egindako lana eskertu zioten guztiek eta ondoren, elkarrekin bazkaldu eta egun polita pasatzeko aukera izan zuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!