Andoaingo Gudua ikuskizuna antzeztu da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ira. 16a, 02:00

Andoaingo Gudua antzezlana modu ezin hobean egin da Andoaingo kaleetan zehar. Ikusleak erruz bildu dira herriguneko hainbat tokitan hirugarrengo edizio honetan, eta berrehun antzezleen lana biziki txalotu dute Goikoplazan liberalen errendizioa eta heriotza antzeztu den azken borrokaldia amaitu eta gero.

[Argazkiak]

Lehen Gerra Karlistan, 1837ko irailean, liberalek Andoaingo Buruntza eta Leizotz auzoetan egundoko triskantza eragin zuten, 51 baserri erabat kiskaliz. Ondorengo egunetan liberal horiek eta karlistek libratu zuten borroka odoltsua gogoratzea izan da kale antzezpenaren asmoa hain zuzen ere, eta ez dira falta izan tiro eta kainoien hotsak, zein abeslarien eta musikarien doinuak, ez eta Andoaingo biztanleen garrasiak mendekua eskatuz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!