Txakolina dastatzeko arratsaldea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ira. 16a, 02:00

Jende ugari bildu du Amasako Txakolin egunak. Getariako izendapena duten 31 upategi ezberdinetako uzta dastatu ahal izan da, tartean etxekoa; Amasako Hika txakolindegikoa:

Argazkiak

Txakolinarekin batera, Amasako gazteek nahiz Uxo-Toki elkarteko kideek prestatutako pintxoak ere dastatu ahal izan dira Amasako pilotalekuan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Trikitilariak nahiz Am...ona eta Karidadeko Benta taldeetako Aiztondo eskualdeko bertsolariak ere arduratu dira giroa alaitzeaz. Antolatzaileka gustura agertu dira herritarrek erakutsitako erantzunarekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!