Elkarbizi taldearen ikastaroa Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ira. 15a, 02:00

“Euskal gizartea indarkeriaren aurrean, ikerketa psikosoziologikoa” ikastaroa antolatu du Elkarbizi taldeak Urnietako kultur etxean, datorren irailaren 20rako. Parte hartu nahi duenak izena eman beharko du irailaren 18a baino lehen ganboiturri@gmail.com helbidera idatziz.  

 Magdalena Bobowi eta Maitane Arnoso EHUko Gizarte Psikologia Saileko ikerlariek eskainiko dute ikastaroa. Ikerketaren ondorioak eta etorkizunera begirako ikuspegi inklusiboa landuko dituzte bertan. Antolatzaileek prentsara bidalitako oharraren arabera, “Bobowik eta Arnosoren iritziz, oroimen inklusiboa landu beharko litzateke etorkizunari begirako ikuspegia ere inklusiboa izatea nahi bada”.
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!