Andoaingo Gudua dela eta trafikoa itxita

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ira. 15a, 02:00

Larunbatean Andoaingo hiriguneko hainbat eremu ibilgailuen trafikorako itxita egongo da Andoaingo Gudua ikuskizunak iraun bitartean, 16:30etik 19:30era.

Ikuskizuna kaleetan igaro ahala berriro zabalduko dira bideak. Nolanahi ere, ondokoak oso kontuan hartu beharko dira:

  • 17:00.- Zumea plaza inguruan ikuskizunak hainbat mugimendu egingo du arratsaldeko bostetatik aurrera, lehenik Martin Ugalde eta Larramendi kaleetan barrena (15 minutu) eta, ondoren Belabi kalean eta Zumea kalean barrena (10 minutu – 17:30). Mugimendu horiek egin bitartean kale horiek itxi egingo dira eta udaltzainen jarraipideei egin beharko zaie jaramon hirigunean sartu edo ateratzeko.
  • 17:00.- Goikoplaza eta La Salle etorbidearen lehenengo zatia, Erroitz kalearekin gurutzatu bitartekoa ere arratsaldeko lau eta erdietatik aurrera itxita egongo da, eta hor ere mugimenduak egingo dira arratsaldeko lau eta erdietatik aurrera Erroitz kale aldera Arantzibiko biribilguneraino eta handik Kaletxikin gora.
  • 17:30.- Goikoplazatik behera Basteroraino kale nagusia itxita egongo da 15 minutuz. Ondoren, Agustin Leitzako bidegurutzetik beherakoa ireki egingo da.
  • 18:00.- Arratsaldeko seietatik aurrera Bekoplaza parean Kale Berria itxi egingo da eta ez da zabalduko zazpiak inguru arte (19:00).
  • 18:10.- Arratsaldeko seiak eta hamarrak inguru (18:10) Juan Bautista Erro kalea ere itxi egingo da eta, horrekin bat, Kale Nagusia Goikoplazaraino.
  • 19:00.- Zazpiak inguruan Kale Berria berriro zabalik egongo da guztiz.
  • 19:45.- Ikuskizuna amaiturik izango da eta Andoaingo kale guztietan ibilgailuen trafikoa libre izango da berriro.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!