Ate irekien eguna Gaztezulon

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ira. 14a, 02:00

Zizurkilgo Gaztezulok ate irekien jardunaldia antolatu du biharko, irailaren 15erako, iluntzeko 19:00etatik aurrera. Zerbitzua ezagutzera ematea da helburua, bai erabiltzaileei eta baita haien gurasoei ere.

Horregatik, dei berezia egiten zaie 9-17 urte arteko gazte eta nerabeei, eta euren gurasoei, Zizurkilgo Gaztezulo ezagutzera etor daitezen. Bertan aurkeztuko zaizkie Gaztezuloko instalakuntzak, baita udazkeneko programazioa ere. Horrez gain, edozein kontsulta argitzeko prest izango da Ixaxkun Sarasola Zizurkilgo Gaztezuloko hezitzailea.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!