Kilometroak jaira Oñatira joateko autobusak antolatu ditu Galtzaundik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Irailaren 24an, Kilometroak jaia ospatuko da Oñatin Txantxiku ikastolaren alde. Galtzaundi Euskara Taldeak Tolosaldetik autobusak antolatu ditu bertara joateko. Izen ematea irekita dago irailaren 21a bitarte:

Autobuseko bidaiak 10 euroko prezioa du (Atarikide direnentzat 8 euro). Beterri-Aiztondo mailan, Villabonako Zubimusu ikastolan (Zentroko eraikinean) eta Zizurkilgo Ernio bidea 9ko Udal bulegoetan eman daiteke izena.

Irteera orduak:
09:30
Oria paper-fabrikako geltokian.
09:40 Olaederra kiroldegian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!