Batis Kortajarenari esker-oneko omenaldia egingo diote

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ira. 12a, 02:00

Batis Kortajarena pultsulari eta Denok Danena halterofilia taldeko entrenatzaileak omenaldia jasoko du datorren larunbatean, irailak 16, Zizurkil goiko Intxaur pilotalekuan, eguerdiko 12:00etan:

Antolatzaileek, kirolari gisa egin duen lana eskertu nahi diote eta aizkolariak, harrijasotzaileak eta, nola ez, halterofilia erakusketa ere izango dira ekitaldian zehar.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!