Txakolin eguna, larunbatean Amasan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ira. 12a, 02:00

VII. Txakolin eguna burutuko da irailaren 16an Amasan. Getariko Txakolina izendapena duten upategietako txakolin gehienak dastatu ahal izango dira bertan. Tartean baita Amasan bertan ekoitzitako Hika txakolina ere:

Aurreko urteetan, txakolin dastaketaren aurretik pilota partidak antolatu izan badira, aurtengo aldaketa nagusia, pilota partidarik izango ez dela, Iker Urruzola antolatzaileak jakinarazi duenez. Protagonismo guztia txakolinari emango zaio eta 16:30etatik aurrera, Getariako Txakolina izendapena duten upategietako ia txakolin guztiak dastatu ahal izango dira, eguraldi onarekin, Amasako plazan eta txarrarekin, pilotalekuan. Iaz bezala, hogeita hamar bat etxe ezberdinetako uzta dastatu ahal izango da, tartean Amasako mahastietatik sortutako HIKA txakolina. Edatekoarekin batera, jatekoa ere izan ohi da eta txakolina banatzeaz ez ezik, Amasako Gazteak eta Uxo Toki elkarteko kideak arduratuko dira sardin-erre nahiz bestelako pintxoak prestatzeaz. Urtero bezala, trikitilariek alaituko dute giroa eta bailarako bertsolariak bertsotan arituko dira: Am...ona eta Karidadeko Benta taldeetako kideak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!