Elbarrenako jaiak 2017

Elbarrenako jaiak, gaurko egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ira. 7a, 02:00

Atzoko txupinazoaren ondoren, jaiak ez du etenik izango eta gaur ere izango da zertaz gozaturik. Jarraian, gaurko egitarauaren berri:

16:00 Ginkana.

18:00 Zoozoom ikuskizuna. Markeliñe antzerki taldearen eskutik.

Ondoren Buruhandiak.

20:00 Patata tortilla lehiaketa. Lehiaketan egindako tortillak jan eta afaltzeko mahaiak eta aulkiak egongo dira plazan.

22:00 Bertso-saioa: Amaia Agirre, Unai Mendizabal, Oihana Iguaran, Aritz Mujika eta Beñat Iguaran. Gai-jartzailea: Igotz Alkorta.

Ondoren Maria Lasa eta Irati Iruzun trikitilari bikotea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!