Sorabillako jaiak ate joka ditugu

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ira. 8a, 02:00

Ostiralean hasi eta igandera bitarte luzatuko dira Sorabilla auzoko jaiak, Andoaingo azkenak aurtengoari dagokionez. Ekitaldiez gainezka datoz ostirala, larunbata eta igandea. Tartean, Iturzaeta memorialeko finalen errebantxak, Sorabillako adiskideak Abesbatzaren emanaldia, Zikiro jatea, Belkoaingo mendi krosa, haur jolasak, Eriz Magoa, Rodriguez aktoreari omenaldia…

Koruko Ama Birjinaren ohoretan sortu ziren festak auzo horretan, eta bihar, ostiralarekin, da egun seinalatu hori. Eguardian, kanpai errepika, meza eta Iturzaeta memorialeko finalisten pala partiduen ondoren, Sorabillako Adiskideak izeneko abesbatzaren emanaldia iragarri da San Martin Elizan, 20:00etatik aurrera. Abesbatza espreski Sorabillan abesteko asmoz sortu da. hogei bat abeslariez osatua; horien artean, Antonio eta Iñaki Calleja anaiak eta Jimy Brosa andoaindarrak daude. Abesbatza ugarietan kantatzen dutenak dira denak ere. Euskal Herriko eta nazioarteko egileen abestiekin osatuko du emanaldia abesbatzak. Doan da sarrera.

Hona, jaien egitarau osoa:

Ostirala 8

KORUKO AMABIRJINAREN EGUNA

11:15 Txupinazoa, suziriak eta kanpai errepika.

11:30 Meza Martin Deunaren elizan.

Alberto Agirre Abesbatzarekin.

Ondoren, auzokide helduenentzat hamaiketakoa.

18:30 Iturzaeta Memorialeko palako finalaren errebantxa:

Emakumeak: Irati-Itsasne/Rakel-Alaine.

Gizonezkoak: Loidi anaiak/Mateo-Aritz.

20:00 Kontzertua San Martin Deunaren elizan.

“Sorabillako adiskideak” abesbatza.

21:00 Zikiro Jatea. Zozketa ugari partaideen artean.

Ondoren, dantzaldia Los Rubi taldearekin.

 

Larunbata 9

10:00 X. Belkoaingo Mendi Lasterketa.

11:00 Haurren krosa eta jolas herrikoiak.

12:00-13:30 Puzgarriak.

14:30-19:00 Puzgarriak.

17:00 Ate ireki jardunaldia, Erretore etxean.

17:30 Eriz Magoa.

19:30 Sardina jatea.

20:00-21:00 Dantzaldia Alaiki taldearekin

22:00-02:00 Dantzaldia Alaiki taldearekin.

Oharra: Ogitartekoak egongo dira salgai.

 

Igandea 10

10:30 Auzoko eskopoteroen ibilaldia auzoan zehar, Aupa Sorabilla txarangaren laguntzaz.

12:15 Herri omenaldia Pilar Rodriguez aktoreari.

17:30 Zetreria Saioa. Hegazti harrapakariekin erakustaldia, Urko Torrerekin.

18:30 Sagardo dastaketa Kantu-Jirako abeslarien laguntzaz.

22:00 Festa amaiera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!