Jende premian da oraindik Andoaingo Gudua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ira. 7a, 02:00

Baserritarrez jantzitako herritarrak, antzezleak eta abesbatzako partaideen laguntzaileak behar ditu Andoaingo Gudua kale antzezpenak, Larramendi Bazkuneko arduradunek jakinarazi dutenez.

Elkarteak zehaztu duenez, “herritarrek egin behar duten gauza bakarra da, antzezleekin batera bere haserrea adierazi oihu eginez. Herritar gisa parte hartu nahi dutenek azken bi entseguetara azal litezke informazioa jaso eta prestatzera. Azken entsegu horiek izango dira irailaren 13an eta 14an, asteazken eta ostegunarekin, Ondarreta ikastetxeko jolaslekuan".

Era berean, irailaren 16ko ikuskizunaren ostean egitekoak diren afaria eta jaiaren inguruko xehetasunak eman ditu aditzera Larramendi Bazkunak. Afaria gaueko 21:00etan izango da, Ondarreta ikastetxeko jolaslekuan. Bertan parte hartu nahi duten herritarrek afarirako txartela (20 €) irailaren 13 eta 14ko Ondarretako prestaketa saioetan erosi ahal izango dute.

Informaziorik behar izanez gero, 656-782-521 zenbakia

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!