Igeriketan hasteko garaia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ira. 6a, 02:00

Buruntzaldea IKT-k denboraldi honetarako izen ematea zabaldu du. Honenbestez, herritarrei igeriketa taldeko partaide izateko gonbita luzatu diete. Ordutegiak:

  • 2009an eta 2008an jaioak: asteartea eta osteguna, 17:00etatik 18:00etara bitartean.
  • 2007an jaioak: astelehena, asteazkena eta ostirala, 17:00etatik 18:00etara bitartean.
  • 2006an jaiotako neska-mutilak eta 2005eko mutilak: astelehena, asteazkena eta ostirala, 18:00etatik 19:15era bitartean.
  • 2005ean eta aurrez jaiotako neska,k eta 2004an eta aurrez jaiotako mutilak aukera desberdinak dituzte.

Informazio gehiagorako: 696 506 632 | buruntzaldeaikt@gmail.com (Borja)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!