Datorren ikasturterako kultur ikastaroak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ira. 5a, 02:00

Zizurkilgo Udaleko kultur sailak, ikastaro ugari antolatu du 2017-2018 ikasturte berriari begira, Zizurkil behean nola goian. Izen-ematea irailaren 11n zabalduko da:

Araudia
-Ikasturtea urriaren 2an hasiko da eta ekainaren 22an amaituko.
-Matrikula epea irailaren 11tik 25era.
-Izen-emateak Zizurkilgo Udal bulegoetan (Ernio bidea 9A, behea) 943 69 10 12 (4. luzapena) zenbakian. Izena ematean, ikastaroaren ordainketa egin beharko da edo Udaleko kontu-korrontean ordainketa egin izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da. Izen-emate orria ere bete beharko da.
-Ikastaroetan baja eman nahi duenak, idatziz eskatu beharko du urriaren 31 baino lehen.

Eskaintzak
Iriarte kultur etxeko ikastaroak

  • Eskulanak: Ostiraletan, 15:00-17:00. Prezioa: 100 euro.
  • Helduentzako gimnasia: Astelehen eta asteazkenetan, 11:15etan. Prezioak: Jubilatuek 80 euro / Gainerakoek 110 euro.
  • Memoria tailerra: Asteazkenetan 18:30-20:00. Prezioa: 100 euro.

Bukalai dantza taldea

  • Taldetan banatuko dira adinaren arabera eta ikastaroak asteazkenetan izango dira.

Atxulondo kultur etxeko ikastaroak

Haurrentzat

  • Gimnasia erritmikoa: 2008-2010 urteen artean jaiotako umeentzat, astearte eta ostegunetan 17:15-18:15 eta 2011-2012 urteen artean jaiotakoentzat 18:15-19:15. Prezioa: 90 euro.
  • Ipuinetik antzerkira: 2005-2009 urte bitarteko haurrei zuzenduriko tailerra. Ostegunetan 17:30-19:00.

Helduentzat

  • Patchwork: Asteazkenetan, 18:00-20:00. Prezioa: 100 euro.
  • Yoga: Astelehen eta asteazkenetan, 18:30-20:00. Prezioa: 135 euro.
  • Pilates aurreratua: Astearte eta ostegunetan, 18:30-19:30. Prezioa: 140 euro.
  • Sabel dantza: Astelehenetan, 19:00-20:30. Prezioa: 140 euro.
  • Forman jar zaitez: Astelehen eta ostiraletan, 17:55-18:55. Prezioa: 135 euro.
  • Zumba: Astearte eta ostegunetan, 19:40-20:40. 135 euro.
  • Ingeleseko mintzapraktika: Asteazkenetan, 18:30-20:00 Plazida Otaño liburutegian. First maila. 120 euro.
  • Memoria tailerra: Asteazkenetan 18:30-20:00. Prezioa: 100 euro.

Jubilatuentzat

  • Gimnasia: Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 10:00-11:00.
  • Joskintza eta eskulanak: Ostegunetan, 16:00-18:00.
  • Yoga: Astearte eta ostegunetan, 10:00-11:30.

Loatzo musika eskola

  • Informazio gehiago: 943 69 18 57 telefono zenbakian.

Kirola

Ziotza pilota eskola: Benjamin, alebin, kadete eta infantilentzat pilota eskola. Neska eta mutilak. Prezioa: 50 euro.

  • Intxaur pilotalekuan, ostegunetan:

            16:30-17:30 Benjaminak.

            17:30-18:30 Alebinak.

            19:00-20:00 Neskak paletaz.

  • Pedro Mari Otaño eskolako pilotalekuan, asteartetan:

            16:30-17:30 Aurrebenjaminak.

            17:30-18:30 Benjaminak.

Neska, zatoz korrika!

Irailaren 1ean hasita, ostiraletan 18:30etan emekumeei zuzenduriko entrenamendu gidatuek jarraituko dute, Aitziber Ibarbia kirolariaren eskutik, Otaño ikastetxeko frontoian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!