Ikasturte berrirako kultur ikastaroen eskaintza

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ira. 4a, 02:00

Amasa-Villabonako Udaleko kultur sailak, 2017-2018 ikasturterako ikastaro ezberdinak antolatu ditu. Irailaren 7tik 21era eman daiteke izena kultur saileko bulegoan. Hauexek aukerak:

• Egur lanketa. 90 orduko ikastaroa.
Irakaslea: Jon Iñaki Ormazabal.
Taldeak: Astelehena, 15:30-18:30. Osteguna, 09:30-12:00 edo 15:30-18:30.
Sacemgo lantegian. Hasiera: Urriaren 2an.
Prezioa: 232 euro Villabonan erroldatuentzat / 327 euro gainerako guztientzat.

• Zaharberritzea eta arte aplikatuak. 90 orduko ikastaroa.
Altzarien zaharberritzea eta esku-lanak oro har.
Irakaslea: Oihana Insausti.
Astelehena, 17:00-20:00.
Sacemgo lantegian. Hasiera: Urriaren 2an.
Prezioa: 196 euro Villabonan erroldatuentzat / 307 euro gainerako guztientzat.

• Pintura helduentzat. 60 orduko ikastaroa.
Irakaslea: Urkiri Salaberria.
Taldeak: Asteazkena, 17:30-19:30. Osteguna, 18:30-20:30.
Larrea auzoa, 20. Hasiera: Urriaren 4an.
Prezioa: 131 euro Villabonan erroldatuentzat / 199 euro gainerako guztientzat.

Pintura haurrentzat. 30 orduko ikastaroa.
Irakaslea: Urkiri Salaberria.
Taldeak: Astelehena 17:30-18:30 (4-7 urte). Astelehena, 18:30-19:30 (8-11 urte). Osteguna 17:30-18:30 (8-11 urte).
Larrea auzoa, 20. Hasiera: Urriaren 2an.
Prezioa: 91 euro Villabonan erroldatuentzat / 120 euro gainerako guztientzat.

 

* Taldea osatzeko gutxieneko ikasle kopurua osatzen ez bada, taldea bertan behera utz dezake Udalak.

* Izen-ematea: Kultur saileko bulegoan, irailaren 7tik 21ra, 09:00-12:00.
Info gehiago: 943 691 655 / kultura@villabona.eus.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!