Bookface erakusketa zabalik da Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ira. 4a, 02:00

Irailaren 1ean zabaldu zuten Bookface erakusketa  Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegian. Irailaren 30a arte zabalik egongo da. Merezi du bisita egitea:

Argazkiak

Arantxa eta Irene Zizurkilgo liburuzainak arduratu dira Zizurkilgo Bookface erakusketa antolatzeaz. Parisko liburu-denda batek liburuen azalak eta irakurleen aurpegiak uztartuz, euren webgunean argazkiak jartzen zituztela ikusi eta ekimen hark erakarrita, Zizurkilgo liburutegiko erakusketa abian jartzea  bururatu zitzaien. Liburuen azalak aukeratu, herritarrekin argazkiak atera, argazkiak egokitu..., hilabeteak igaro dituzte lanean. Denera 31 irudi osatu dituzte erakusketarako, ederrak haietako asko. Liburuzainak pozarren daude emaitzarekin eta ez da gutxiagorako. Euren ideiari forma ematea lortu dute eta gainera, 31 herritarren parte hartzea lortuz gutxienez. Irailaren 30a arte iraungo du erakusketak, Plazida Otaño liburutegia zabalik dagoen ordutegian, goizez nahiz arratsaldez ikusi ahal izango dira irudiak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!