Bookface erakusketa zabalduko da irailaren 1ean Plazida Otañon

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abu. 25a, 02:00

Plazida Otaño liburutegiko arduradunek Bookface erakusketa antolatu dute, irailaren 1etik 30era bitartean, liburutegiko erakusketa-gunean. Bertan, liburuen azaletan ageri diren aurpegiekin eta modelo gisa erabilitako herritarrekin ateratako argazkien erakusketa ikusi ahal izango da:

30 argazki baino gehiago egongo dira ikusgai.
Erakusketaren inaugurazio-ekitaldia irailaren 1ean izango da, datorren asteko ostiralean, iluntzeko 19:00etan, Plazida Otaño liburutegiko erakusketa-gunean.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!