Txakurraren Eguna ospatuko dute igandean Otieta parkean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abu. 22a, 02:00

20 euroren truke ikastaro teoriko-praktikoak, bazkaria eta txakurrentzako produktuen zozketa eskaintzen dira GuHau Elkartearen eskutik. Ezinbestekoa da aurrez erreserba egitea.

Informazio gehiago:

Goizeko hamaiketan izango da harrera Leitzarango Bisitarien Etxean. GuHau Elkartearen eskutik, txakurraren heziketaren inguruko hainbat kontu ikasteko aukera paregabea egongo da igandean.

Goizean zehar txakurraren heziketaren inguruko hitzaldiak egingo dira, eta horietan kontu ezberdinak jarriko dira mahai gainean. Esaterako, nola komunikatzen diren txakurrak gurekin, ingurunearekin, beste txakurrekin; zein behar dituen paseoan txakurrak edota zein den sokaren maneilu egokia paseoatzerakoan. Guzti hori lantzeko praktikak ere egingo dira.

Dominantziaren inguruan ere hitz egingo da, hala nola, zer den eta ulertzen dugun moduan ematen ote den ikasiko da.

14:15etatik 16:ak bitarte bazkarirako tartea egongo da, eta arratsaldean jokuak izango dira hizpide. Teoria eta praktika ariketak jorratuko dira usaimena eta ezagupen desberdinak landuz.

Erreserba egiteko emaila info@leitzaran-andoain.eus da edota telefono zenbakia 943 300 929.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!