Gaztañaga Nastic taldean arituko da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abu. 22a, 02:00

Realaren lehen taldean tokirik ez zuela eta, Bigarren mailako Nastic de Tarragona taldean arituko da Jon Gaztañaga Andoaingo jokalaria. Bart hedabideen aurrean albistearen berri eman zuen Andreu Nastic taldeko lehendakariak. Ibilbide berriari ekingo dio, beraz, Gaztañagak profesional mailako futbolean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!