Villabonako Udalak adierazpen instituzionala egin du Bartzelonako atentatuaren harira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abu. 18a, 02:00

Villabonako udalak gaitzespen irmoa adierazten du Bartzelonan eta Cambrilsen buruturiko atentatuen aurrean eta indarkeria terroristaren basakeria gaitzesten du. Halaber, biktimen senide eta ahaideei dolumina eta elkartasuna helarazten die. Bartzelonako hiriari, Cambrilseko herriari eta orokorrean Kataluniako herritar guztiei, besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena adierazten du, momentu zail hauetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!