Udalerri guztietan elkarretaratzeak egiteko deia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Bartzelonan eta Cambrilsen azken orduetan izan diren gertaera latzen aurrean EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak udalerri guztietan bost minutuko elkarretaratzeak deitu ditu. Ostiral honetan eguerdiko 12:00etan herrikideak udalerri bakoitzeko udaletxe aurrera agertzera deituta daude. Andoainen eta Urnietan, esaterako, Udalak deiarekin bat egin du.

Bilkurak:
Abuztuak 18, ostirala.
12:00. Udaletxe aurrean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!