Aldundiak Villabonako hainbat errepide zati Udalaren esku uztea aurreikusten du

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abu. 17a, 02:00

Bileran, Sacem enpresako zubiaren berritze beharraz hitz egin dute bi erakundeek, eta azterketa bat egingo dela aurreratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Infomazio gehiago:

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak bere titularitatean dauden errepide batzuk Udalaren esku utzi nahi ditu. Maite Izagirre alkateak azpimarratu duenez, "herriak segurtasunean asko irabazi du; aurrez zegoen oinezkoentzako pasabide goratua kendu zenean, bertan utzi zituzten hormigoizko euskarriak. Arrisku hori kentzeak onura ekarri dio herritarren segurtasunari".

Villabonako zeharkalearen titulartasun aldaketa aztertzen ari dela aurreratu du Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak. Baita, jabetza aldaketa egin aurretik errepideari hainbat hobekuntza egingo zaizkiola.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren titularitea duten GI-4751 eta GI-4752 errepideez gain, Legarreta auzora doan errepidea ere Udalaren esku uztea aztertzen ari da Aldundia, eta errepide horretan dagoen Sacemeko zubia ere hizpide izan dute. "Gure enpresak bultzatzeko eta haietara iristeko bitartekoak ere jarri egin behar dira, eta, bideak egoera onean edukitzearen garrantziaz jakitun gara. Villabonako Sacemeko zubiak berritzea eskatzen du, eta aukera hori aztertuko dugu”, adierazi du Oiarbidek.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!