Iturriaren eroriko larria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abu. 16a, 02:00

Frantziako Tour du Limousin lasterketan parte hartzen ari zirela, erorikoa izan zen topelean eta urnietarrak izter hezurrean haustura izan zuen. Gaur ebakuntza egingo diote, eta bertan egon beharko du ostirala bitarte. Aurtengoan Euskadi-Murias taldekoak izan duen bigarren eroriko larria da. Mikel Iturriarentzat denboraldia amaitu daitekeela esan daiteke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!