Herritarren arteko herri kirolak, Añorga eta Zizurkilgo erraldoi eta buruhaundien konpartxa topaketa eta Kataluniako Falcons de Vilafranca, casteller taldearen saioa ikusteko aukera izan da arratsaldean. Gau aldean ordean Oilasko afaria eta mozorro gauaz gozatzeko aukera izango dute Zizurkildarrek Trakets taldeak lagundurik.