Colomo eta Ugalde irabazle San Rokeko mendi lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abu. 16a, 02:00

01:10:02ko denbora behar izan du Lourdes Colomo zizurkildarrak eta 58:37koa Jon Ugalde andoaindarrak 14,5 kilometroko luzerako mendi lasterketa egiteko.

Korrikalari guztiak irudietan:

[Argazkiak]

Ibilbidea luzatu eta gogortu egin dute antolatzaileek aurtengoan, eta parte hartu duten ia ehun korrikalariek izugarri nabaritu dute zangoetan eta hauspoetan. Nolanahi ere, onerako izan dela aldaketa adierazi dute gehienek, lasterketak ikusgarritasunean irabazi duelakoan.

Hona sailkapena, lehen hiru postuetan:

Emakumezkoentan:

  1. Lourdes Colomo. 01:10:02
  2. Nerea Amilibia. 01:13:30
  3. Ana Rodriguez. 01:26:20

Gizonezkoetan:

1. Jon Ugalde. 58:37.

2. Andoni Saldias. 58:47.

3. Ibon Gonzalez. 01:00:20.

 

Ikusle igari bertaratu da helmugara, San Rokeko ermitaren inguruetara, eta ikuskizun politaz gozatu ahal izan du.

Azpimarratzekoa da antolaketa bikaina, urtez urte erakusten dutena Buruntzako Jai Batzordeko kideek eta auzotarrek. Ederki zaintzen dituzte lasterketara hurbiltzen diren pertsona guztiak, eta lasterketa amaituta, korrikalariei zein ikusleei hamaiketako ederra eskaini diete. Hamaiketako bikoitza izan da dena esatera; helmugan ez ezik Buruntza auzoan behean, irteerako inguruan ere sukaldean lanean aritu baitira goiz guztian.
 

 

{{IMG-38737}}

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!