Enrike Lahidalga Beraza billabonatarra zendu da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abu. 16a, 02:00

Atzo zendu zen Enrike Lahidalga Beraza billabonatar ezaguna, gaixotasun luze baten ondorioz. Laboral kutxako langilea izana, jubilatu artean. Jaioterrian bertan lan ugari egindakoa. Azken agurra egingo diote Villabonako tanatorioan: 

 

Besteak beste, Villabonako Behar Zana pilota elkarteko lehendakari izan zen urtetan. Aritza kultur elkarteko kidea, Nabarralde elkartearekin elkarlanean, hainbat ekimen antolatutakoa. Nabarrista sutsua zen. Nafarroa, probintzia baino, antzinako euskal estatua zela defendatzen zuen eta iragan hura berreskuratu behar zela sinesten zuen orainean aurrera egiteko. Ideia hori zabaltzen lan ugari egin zuen.

Asteazkenean, abuztuak 16, omenaldi ekitaldia egingo zaio Villabonako tanatorioan eguerdiko 13:00etan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!