Ibilgailuen arteko istripua Aduna eta Villabona artean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abu. 15a, 02:00

Astelehen arratsaldean, Gi3021 errepidean, hiru ibilgailuen arteko istripua izan zen Belca enpresaren parean. Ertzaintzak, ibilgailuak bertatik kendu arte eta zauritua artatu bitartean, trafikoa eten egin zuen. SOS Deiak zerbitzuak adierazi zuenez, zauritu bat ospitalera eraman zuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!