Zizurkilgo jaiak 2017

Hitzordu ugari Zizurkil Goiko jaietako azken egunean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abuztuaren 15a

Herritarren arteko herri kirol lehia, Katalunia aldeko castellersak, oilasko afaria edota mozorro festa jaietako azken egunean.

Egitaraua:

  • 11:30 Arraza libreko III. Gipuzkoako artzain txakur txapelketa Lartingo zelaian.
  • 12:00 Meza Nagusia.
  • 18:00 Herritarren arteko herri kirolak Lartingo zelaian. 
  • Ondoren, Añorga eta Zizurkilgo erraldoi eta buruhandien konpartsen topaketa herriko kaleetan. Plazan, presoen eskubideen aldeko ardo dastaketa.
  • 19:00 Kataluniako Falcons de Vilafranca, casteller taldearen saioa.
  • Mozorro gaua, gai librea (2 sari): taldekako saria, 10 lagunentzako afaria; bakarkako saria, 2 lagunentzako afaria.
  • 21:00 Oilasko afaria. Tiketak salgai abuztuaren 13ra arte.
  • Ondoren, gau-pasa Trakets taldearekin.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!